Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Bertako dendariekin harreman zuzena daukazu eta produktua bertakoa da"

Oihana Rezabal Arregi 2024ko ots. 1a, 11:17

Marikarmen Arregi elkarrizketatu dugu, herriko merkataritzari buruz zer pentsatzen duen jakiteko.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak? Produktu guztiak eskura daudelako eta saltoki batean nahi dituzun gauz guztiak eros ditzakezulako.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Nire ustez erosotasuna da gehien bat, etxetik egiten duzu eskaera eta etxera ekartzen dizute eta zuk ez daukazu inora mugitu beharrik. Nire ustez hori da erraztasuna ematen dizuna.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean? 
Bertako dendariekin harreman zuzena daukazu eta baita ere produktua bertakoa da.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Herriko merkataritza oso garrantsitsua dela iruditzen zait, bertako dendek ematen diote bizia herriari eta produktua bertakoa izatea ere oso garrantsitsua iruditzen zait. Baita ere lehen esan dudan moduan, hartuemana.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?Herriko merkataritza indartzeko laguntza gehiago eman beharko liratekeela uste dut. Baina garrantsitsuena, herriko jendeak bertan erostea iruditzen zait merkataritza indartzeko. Aukera botako nuke falta gehien bat. Nire ustez hartuemana edo beraiei ematen zaien laguntza hobetu beharko litzake, merkatari txikiek ez dituztelako saltoki handiak bezain beste baliabide eta horregatik laguntza ematea oso garrantsitsua iruditzen zait.