Parolmuturra ostiralera arte egongo da itxita

Juan Luis Romatet 2024ko ots. 21a, 10:30

Defentsak parolmuturrean, 'Edda Goelo' ontziaren itsasoratzean babesteko. (Juan Luis Romatet)

Edda Goelo ontziaren itsasoratzea errazteko jarri zituzten defentsak kenduko dituzte egunotan.

Pasa den ostegunean, hilaren 15ean, itsasoratu zuten Balenciaga ontzioletan egindako Edda Goelo itsasontzia. Zumaiako portua uzterako orduan arazorik izan ez zezan defentsak jarri zituzten parolmuturreko behealdean. Portu Zuzendaritzak azaldu duenez, egun hauetan kenduko dituzte defentsa horiek, eta horren ondorioz, barra itxita egongo da oinezkoentzako ostiralera arte.