Kirol teknikari postua oposizio bidez beteko du udalak

Juan Luis Romatet 2024ko ots. 21a, 12:00

Lubaki kiroldegia.

Postu hori betetzeko deialdia zabaldu du eta interesdunek martxoaren 15era arte izango dute izenak emateko aukera.

Zumaiako Udalak 2020ko lan-eskaintza publikoan jasota dagoen kiroletako teknikari plaza oposizio-lehiaketa libre bidez beteko du. Horretarako, izenak emateko epea zabaldu berri du. Interesdunek martxoaren 15era arte (hau barne) dute deialdi honetan parte hartzeko aukera.

Lehiaketaren inguruko informazioa hemen dago.