Dantza afrikarra, Astinduren hurrengo tailer irekian

Maria Maya Manterola 2024ko ots. 20a, 09:15
Rueda cubana tailer irekia, artxiboko irudian.

Hilero herriko dantza taldeak antolatzen duen tailer irekia datorren igandean izango da, hilak 25. Torreberriko aterpean elkartuko dira, goizez.

Askotariko dantza estiloak ikasteko aukera izaten da hilero Astinduk antolatzen dituen tailer irekietan. Oraingoan, dantza afrikarretan trebatu ahal izango dute bertaratzen direnek. Igande honetan izango da, hilak 25, 10:00etatik 12:00ak bitarte, Torreberriko aterpean. Irakaslea Kawadeni (Iurgi Zalakain) izango da.