'Harreman osasungarriak lagun artean' izeneko hitzaldia izango da hilaren 27an

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko ots. 19a, 13:00
Gaztetxoak Kuadrila Eguneko jolasetan parte hartzen.

Haur eta nerabeen gurasoei zuzendutako hitzaldia izango da, eta lagun artean harreman osasungarriak eraikitzeko hainbat gako eskainiko ditu Nerea Mendizabal psikopedagogoak.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Treba Gurasoak programaren barruan, hitzaldia eskainiko dute otsailaren 27an Zumaian. Haur eta nerabeen gurasoei zuzendua izango da, eta lagun artean harreman osasungarriak eraikitzeko hainbat gako eskainiko ditu Nerea Mendizabal Komunikazio ez bortitzeko trebatzaile eta psikopedagogoak.

Hitzaldian parte hartu nahi duten gurasoek izena eman dezakete brankaharrera@zumaia.eus helbidera idatzita otsailaren 25a baino lehen. Saioa otsailaren 27an, 18:00etan izango da, Ofxord aretoan.