Berdindu egin du Kbi A taldeak Arrasate-Arlutz C-ren aurka, ligako bosgarren jardunaldian

Juan Luis Romatet 2024ko ots. 19a, 15:00
Kbi A eta Arrasate-Arlutz C taldearen arteko partiden une bat. (Juan Luis Romatet)

Arrasate-Arlutz C taldea hartu zuen Kbi A xake taldeak larunbatean etxean. Bina berdindu zuten bi xake taldeek. 

Gipuzkoako xake ligako lehen mailan lehian dabilen Kbi A xake taldeak ezin izan dio eutsi denboraldi hasierako bolada onari, eta berdinketarekin konformatu behar izan du bosgarren jardunaldian. Zumaiarrek Arrasate-Arlutz C taldea hartu zuten pasa den larunbatean etxean, Hogarrean, eta neurketa binako emaitzarekin bukatu zen. Oier Sarasketak, Xabier Aranzabalek, Fermin Laurobak eta Julio Hernan Andradek jokatu dute Kbi A-rekin jardunaldi honetan.

Lider jarraitzen dute zumaiarrek bere multzoan, 15 punturekin. Datorren asteburuan Idiazabalen jokatuko du lehen mailako seigarren jardunaldia. 

Kbiren B taldeak multzoko liderraren aurka jokatu zuen larunbatean, Bergarako Zaleak taldearen aurka, hain zuzen. Jardunaldi honetan ez zuten zer eginik izan eta 4 eta 0 emaitzarekin galdu zuten. Oscar Aizpurua, Antonio Jose Martin, Miguel Angel Aguado eta Endika Ruiz aritu ziren zumaiarrekin. 

Bigarren mailako taldea bosgarren da bere multzoan, eta datorren asteburuan Bergara A taldea hartuko du etxean.

Hirugarren mailan ari den Kbi C taldeak Errenterian izan zuen norgehiagoka, Beraun-Bera C taldearen aurka. Etxekoak izan ziren nagusi eta 3 eta 1 emaitzarekin irabazi zieten zumaiarrei. Alaitz Irigoien, Mohamed Benabalah, Xabat Esteibar eta Amine Benabdalah aritu ziren jardunaldi honetan Zumaiako klubaren C taldearekin.

Bost jardunaldi jokatuta sailkapeneko hamaikagarren postuan dira zumaiarrak 7 punturekin. Datorren asteburuan Gros L taldea hartuko dute etxean.