Kontzertu akustikoak izango dira gaur arratsaldean Oxforden, Dardararen erakusketarekin batera

Juan Luis Romatet 2024ko ots. 17a, 10:00
Dardararen erakusketan diskoak eta kamisetak ere badira. (Juan Luis Romatet)

Zumaiako bederatzi talde eta bakalarik emango dituzte kontzertu laburrak Oxforden. Dardara musika kolektiboaren argazki erakusketa ikusteko azken egunak dira hauek.

1980eko hamarkadatik gaur egunera arteko Zumaiako rock mugimenduaren errepasoa egin du Dardara musika kolektiboak Zumaia musikaz dardarka argazki erakusketa. Hamarkada hauetan herrian izan diren 60 talde ingururen irudiak ikus daitezke, baita ateratako disko eta maketak edota kamisetak ere. Erakusketa honek bihar itxiko ditu ateak Alondegiko Oxford aretoan. Gaur eta bihar dago erakusketa bisitatzeko azken aukera, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara arteko ordutegian.

Aurretik, gaur bertan, herriko talde eta barkalari batzuk kontzertu akustikoak eskainiko dituzte Oxford bertan, 18:00etatik aurrera. Dardarak iragarri duenez, honako talde eta bakarlariek joko dute: Karter, Iseka, Nagore Etxabe, Maria Martinez, Bikabi, Clara & Ibon, Akaleia, David Gorriti eta Ainhoa Urteagak.

Erlazionatuak

Rocka, herritik

Andoni Elduaien eta Juan Luis Romatet ots 08 Zumaia