Azkoitian ematen den Bizenta Mogel ipuin lehiaketako hirugarren saria irabazi du Jon Joseba Aizpuruak

Ane Olaizola 2024ko ots. 16a, 14:00

San Telmoren sua izeneko lanagatik jasoko du zumaiarrak sari hau. Sari banaketa datorren ostiralean, hilaren 23an, egingo da, Azkoitian.

Azkoitiko Udalak eman ditu jakitera Bizenta Mogel ipuin lehiaketako irabazleak: Iraitz Legarra Basterretxea markina-xemeindarrak irabazi du lehiaketaren berrogeita bigarren aldia, Lur arrotz ipuinarengatik. Bigarren saria, berriz, Marta Alberdi Urteaga azkoitiarrak jaso du, Erabakia lanari esker; eta higuarren saria Jon Joseba Aizpurua Antia zumaiarrarentzat da, San Temoren sua lanarengatik.

Guztira, 26 ipuin aurkeztu dituzte lehiaketara, eta Yolanda Larrañagak, Iñigo Ansorregik eta Juan Luis Zabalak osatu dute epaimahaia.

Hiru saridunek datorren ostiralean, hilaren 23an, jasoko dituzte sariak, 19:00etan udaletxean egingo duten ekitaldian. Udalak gogoratu du ekitaldia irekia dela, eta beraz, herritar guztiak daudela gonbidatuta.