'Valle de sombras' eta 'El fantasma de Canterville' filmak emango dira asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2024ko ots. 17a, 09:00

Helduentzako eta haurrentzako film bana ikusteko aukera izango da Zumaiako zinema aretoan.

Bi film emango dira asteburu honetan Aita Mari zinema aretoan. Emanaldietarako sarrerak aurrez eros daitezke sarrerakzumaia.eus webgunean.

Gaur, bihar eta etzi Valle de sombras pelikula emango da Zumaiako zinema aretoan, 19:30ean. Salvador Calvok zuzendutako lan honek benetako gertaera bat jasotzen du. Himalayako mendikatea, 1999. Quiquek, Clarak eta Lucas txikiak lehen oporrak hartzen dituzte elkarrekin Indiako iparraldean. Gau batean, ekaitz baten erdian, bidelapur batzuen eraso bortitza jasan dute. Handik ordu batzuetara, bertako batek Quique erreskatatu eta mendietako herrixka isolatu batera eramango du. Han, inkomunikatuta eta zibilizaziora itzultzeko aukerarik gabe, negua iritsi arte egon beharko du, herrixkatik irteteko bide bakarra eratu ahal izateko: ibai izoztua. Quiquek Himalayaren bihotzean egindako egonaldian ikasitakoa frogatuko du.

Igande arratsaldean, berriz, 17:00etan, El fantasma de Canterville animazioko filma ikusteko aukera izango da. Hona hemen filmaren trailerra.