'Maus' nobela grafikoa izango du hizketagai gaur Irakurri matte taldeak

Maria Maya Manterola 2024ko ots. 13a, 15:00

Nobela grafikoaren itzultzaile Julen Gabiriak ere parte hartuko du gaurko saioan. (Binke!)

Alondegiko Moila gelan elkartuko dira 18:00etan, eta Art Spiegelmanen nobela grafikoaz arituko dira. Julen Gabiria itzultzailea ere saioan bertan izango da. 

Hilabete honetako saioan holokaustoaz eta memoriaz mintzo den Maus nobela grafikoa izango du mintzagai Irakurri matte irakurle taldeak. Nobela grafikoetan bakarra izan da Pulitzer saria eskuratzen Art Spiegelmanen Maus, eta orain euskaraz ere irakur daiteke, Julen Gabiria itzultzailearen eskutik.

Gabiria irakurle taldearen saioan izango da, gainera. Gaur elkartuko dira, 18:00etan Alondegiko Moila gelan. Hemen irakur daiteke orain gutxi Berria egunkariak nobela grafikoaren inguruan egindako erreportajea.