Aurtengo Flysch Trail lasterketa antolatzen hasteko bilera irekia deitu dute

Maria Maya Manterola 2024ko ots. 12a, 13:00

Iazko Flysch Trail lasterketako irudi bat. (Peio Romatet)

Ostegunean izango da, udaletxeko pleno aretoan, eta lan taldeez nahiz koordinazio mahaiaz arituko dira, besteak beste.

Dagoeneko 2024ko Flysch Trail lasterketa antolatzeari ekingo dio udalak herritarrekin batera. Lehen bilera irekia ostegun honetan egingo dute, hilak 15, eta bilera horretan zenbait gai izango dituzte hizpide: lasterketa bera, lan taldeake eta horien arduradunak nahiz koordinazio mahaiaren dinamika eta egutegia. 

Udaletxeko pleno aretoan elkartuko dira horiez aritzeko, 19:00etan.