Hirugarren postuaren bila aterako da Imanol Lopez gaur Gernikan

Erredakzioa 2024ko ots. 12a, 12:02
Imanol eta Johan, finalerdiko irudian. (Eraman!)

Winter Series txapelketako hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatuko dute gaur arratsaldez Gernikan. Johan eta Imanol Lopezek Olharan eta Del Rio izango dituzte aurkari.

Amaitzeko bi hitzordu besterik ez zaizkio geratzen Gernikak udazkenean abiatu zuten Winter Series txapelketari. Datorren igandean jokatuko dute final handia; gaur, berriz, 19:30etik aurrera, txapelketako hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatuko dute Johan-Lopez eta Olharan-Del Rio bikoteek. 

Partida 22:15etik aurrera ikusi ahal izango da ETB1en.