Inauteriak 2024

Askotariko mozorroak, haurren lehiaketan

Maria Maya Manterola 2024ko ots. 11a, 15:00

Jantzirik originalenak saritu zituzten. Beste urte batez, irudimenak mugarik ez duela erakutsi zuten txikienek ere.

Urtero legez, mozorro onenak saritu zituzten atzo. Haurren arteko mozorro lehiaketan 16 urtera artekoek parte hartu zuten, eta askotariko mozorroak ikusi ahal izan ziren. Beste behin ere irudimenak eta sorkuntzak mugarik ez dutela erakutsi zuten parte hartzaileek.

Bikotekako eta banakako kategorian, Alan Optimus mozorroarentzat izan zen saria. Munduko elur bolei eman zieten, bestalde, 0-8 urte arteko taldekakoa, eta Barbi boys taldeari 9-16 urte bitartekoa.