Inauteriak 2024

Musika Eskolak harrera polita egin dio mozorro festari

Jabi Gonzalez Toston | Gorka Eizagirre 2024ko ots. 10a, 17:30

Atzo arratsaldean kalejira jendetsua egin zuten Musika Eskolako ikasle nahiz irakasleek herriko kaleetan zehar. Torreberri eraikinaren atarian ekitaldia egin zuten gero.

Musika, dantza eta antzerki eskolako ikasleak arduratu ziren atzo Inauteriei ongietorria emateaz ZUMB Zumaiako Musika Bandako kideez lagunduta.

Urtero bezala, Ubillos jauregitik abiatu zuten kalejira. Aurrez, hori bai, Iñaki Ostolaza herriko alkateak mozorro festa girotzeko Kubatik etorritako ordezkarien esku utzi zuen Zumaiako giltza. Jarraian, kalez kale ibili ziren herrigunean, esan bezala, Beheko Plazara iritsi arte. Bertan, Musika Eskolan musika, dantza edota antzerki eskolak jasotzen dituzten hainbat adinetako taldetxoek beren ikuskizuna eskaini zuten Torreberri eraikinaren atarian. Guztiek ere, euskal-kubatar erara.