Inauteriak 2024

Argazki Txokoa izango da arratsalde partean Oxforden

Maria Maya Manterola 2024ko ots. 10a, 13:30
2020ko Inauterietako Argazki Txokoko irudi bat.

Helduen mozorro lehiaketako sariak han egindako irudiekin erabakiko dira aurten ere. Banaka edo binaka, edo taldeka igo ahal izango dira taulara, eta han argazkiak aterako zaizkie.

Urtero bezala, Inauterietako Argazki Txokoa izango da aurten ere Alondegiko Oxford aretoan. 18:30etik aurrera izango da zabalik aretoa, eta bertaratzen direnek helduen mozorro lehiaketan parte hartuko dute zuzenean, irudi horiek bihar goizean Baleike.eus webgunean ikusi ahal izango baitira. 

Erabiltzaileek gogokoen dituzten mozorroak hautatzeko aukera izango dute ostegun gauerdira arte. Ostiralean jakingo da zein diren saridunak. Banakako edo bikotekako mozorro onenak Gertu elkarteak emandako 80 euroko erosketa txartela irabaziko du; taldekako onenak, berriz, 200 euroko erosketa txartela, hori ere Gertu elkarteak emandakoa.