Pailazoen emanaldia izango da bihar Zumaienako aretoan

Juan Luis Romatet 2024ko ots. 7a, 12:30
17:00etan izango da bihar ikuskizuna.

Zumaiena ikastetxeko DBH4ko ikasleek sortutako ikuskizuna da, eta jendaurrean erakutsiko dute bihar arratsaldez eskolako aretoan. 

Inauteri garaian pailazoen emanaldia eskaini izan dute Zumaiena ikastetxeko DBH4 mailako ikasleek. Aurreko urteetan, eskola mailan egin dute emanaldia, baina aurten herritarren aurrean erakustea erabaki dute. 

Hala, emanaldia bihar arratsaldez izango da, 17:00etatik aurrera, Zumaienako aretoan. Sarrera doan izango da eta ekitaldi irekia izango da. Beraz, herriko haur eta heldu guztiak gonbidatu dituzte ekitaldia jarraitzera.