Ostegunera arte itxita egongo da barra

Juan Luis Romatet 2024ko ots. 6a, 17:00

Zumaiako barrara eramaten duen hesia, itxita. (Zumaiako Udala)

Parolmuturreko behealdean defentsak jartzen ari dira Balenciagan egindako itsasoratzeak kalterik ez eragiteko. 

Zumaiako parolmuturra itxita egongo da egun hauetan Portu zuzendaritzaren aginduz. Erakunde honek azaldu duenez, Balenciaga ontziolan egindako azken itsasontziaren itsasoratzea ahalik eta seguruena izateko defentsak ari dira jartzen egunotan barraren behealdean. Horregatik, barra bera ixtea erabaki du. Dena ondo bidean, parolmuturra ostegun eguerdirako ireki ahal izango dutela ere iragarri du Portu zuzendaritzak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide