Inauteriak 2024

Inauteri atariko festa ekarri dute kaldereroek Zumaiara

Juan Luis Romatet 2024ko ots. 4a, 13:00

Kaldereroek kalejira egin zuten atzo arratsaldez herriko kaleetan zehar.

Gutxi falta da Inauteri jaiak ospatzeko. Datorren ostiraletik astelehenera bitartean mozorroen kolore biziz jantziko da herria. Itxaronaldia arinago egiteko, atariko festa eskaini zuten atzo arratsaldez kaldereroek. Odieta pilotalekutik abiatuta, larunbat arratsaldeari jai giroa jarri zioten Hungariatik etorritako ijitoek.