'Kina y Yuk' filma ikusteko aukera izango da gaur arratsaldean Aita Marin

Erredakzioa 2024ko ots. 4a, 10:00

Artikoko bi azeriren abenturak kontatzen ditu film frantziar horrek.

Kina y Yuk film frantziarra emango da gaur arratsaldean, 17:00etatik aurrera, Aita Mari zinema aretoan. Sarrerak aretoko leihatilan izango dira salgai, baina aurrez erosteko aukera ere izango da sarrerakzumaia.eus webgunean.

Sinopsia

Artikoko bizitza erronka bat da, baina are zailagoa izango da Kina eta Yukentzat. Artikoko azeri hauek aitatasuna esperimentatzear daude lehen aldiz. Hala ere, negu artikoak jada ez dira izaten zirenak, eta berotze globala arauak aldatzen ari da guztientzat. Itsasertzeko ehiza-espedizio batean, Yuk izotz-bloke batean harrapatuta geratu da, jitoan. Kina bakarrik geratuko da orduan, eta lurralde ezezagunetara joan beharko du. Erditzeko egun gutxi batzuk falta direnean, Kina eta Yuk erlojuaren kontra joango dira beren txakurkumeen jaiotzarako garaiz elkartzeko.