'Perfect days' filma ikusi ahal izango da asteburuan Aita Marin

Maria Maya Manterola 2024ko ots. 2a, 13:00

Canneseko jaialdiko Aktore Onenaren Saria eskuratu du filmak, eta Oscar sarietarako ere hautatu dute. Gaurtik astelehenera bitarte ikusi ahal izango da Zumaian.

Wim Wendersen drama japoniarra Aita Mariko zine aretoan ikusi ahal izango da gaur, bihar, etzi eta astelehenean. Emanaldiak 19:30ean hasiko dira, eta sarrerak leihatilan bertan nahiz sarrerakzumaia.eus atarian erosi ahal izango dira.

Sinopsia

Hirayama oso pozik dago Tokioko komun-garbitzaile gisa duen bizitza xumearekin. Bere eguneroko errutina egituratutik kanpo, musikarekiko eta liburuekiko duen pasioaz gozatzen du. Zuhaitzak maite ditu eta argazkiak egiten dizkie. Ustekabeko hainbat topaketek, pixkanaka, bere iragana azaleratzen dute.