Pailazoen 15:00etako emanaldirako sarrerak jarriko dituzte gaur salgai Turismo Bulegoan

Juan Luis Romatet 2024ko ots. 1a, 08:33
Herritarrak Oxfordeko atean pailazoen emanaldietarako sarrerak erosteko zain. (Zumaiako Udala)

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek otsailaren 12an emango dituzten saioetarako sarrerak salgai jarri zituzten atzo.

Ez gara jaitsiko! izeneko ikuskizunarekin bueltan izango dira Zumaian Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Otsailaren 12an, astelehena, eta Inauteri jaiei amaiera emanaz, izango dira Zumaiena ikastetxeko aretoan. Bi emanaldi eskainiko dituzte, 15:00etan lehena eta 17:30ean bigarrena.

Saio horietarako sarrerak atzo jarri zituzten salgai. Lehenbizi, Oxford aretoan erosteko aukera izan zen, eta ohi bezala, ilara luzeak sortu ziren. Behin aurrez aurreko salmenta amaituta, Internet bidezko salmenta jarri zen martxan sarrerakzumaia.eus webgunean.

Udaleko Kultura Sailak adierazi duenez, gaurtik aurrera Turismo Bulegoan eskuratu ahal izango dira, baina, kasu honetan, 15:00etako saiorako bakarrik.