Astelehenean zabalduko du Beheko Plazak Azore uharteetarako bidaiko izen ematea

Juan Luis Romatet 2024ko ots. 1a, 08:00
Ponta Delgada, Azoreetan. (Wikipedia)

Azore uharteetara joango dira Beheko Plazako kideak maiatzean. Interesdunek aurrez eman beharko dute izena.

Maiatzaren 13tik 18ra bitartean egingo dute Azoreetarako bidaia Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteko bazkideek. Ponta Delgada, Ribeira, Grande, Furnas eta beste hainbat txoko ezagutzeko aukera izango dute Zumaiako adinekoek.

Horretarako, aurrez izena eman beharko dute elkarteak Hogarrean duen bulegoan, bulego ordutegian (11:00etatik 12:00etara). Datorren astelehenean, hilaren 5ean zabalduko dute epea. Bidaiaren inguruko xehetasunak Hogarreko sarreran dagoen iragarki taulan ikus daitezke.