[AURRERAPEN BIDEOA] Kalean da otsaileko Baleike aldizkaria

Erredakzioa 2024ko urt. 31a, 14:00

Bazkideek etxean jasoko dute egunotan, eta gainerakoek ohiko saltokietan eskuratu ahal izango dute, euro baten truke. Piztu enegia komunitatearen inguruko erreportajea doa barruan. 

Orain gutxi Espainiako Kultura Ministerioak ematen duen arte ederren urrezko domina jaso duen Lucia Lacarra dantzariari egindako elkarrizketa irakur daiteke. Sari horri buruz eta etorkizunera begira dituen planen inguruan aritu da Lacarra elkarrizketa honetan.

Aurten bi urte beteko dituen Piztu energia komunitateko kideek kooperatiba honen inguruan hitz egin dute aldizkariko erreportajean. Olarrusub elkarteko kide Iñaki Alcalde da Hitz tantakeko protagonista, eta Amaia Urrestilla makillatzailea erretratokoa.

Hori guztia eta gehiago aurkitu daiteke urtarrileko Baleike aldizkarian. Bazkideek etxean jasoko dute egun hauetan; bazkide ez direnek ohiko saltokietan aurkituko dute euro baten truke: Aizpurua liburu dendan, A3n, Agurtzane okindegian, Arkupe okindegian, Mandalan eta Amaia plazako Ogi Berri okindegian.