Urteko batzar orokorra egingo du Beheko Plaza elkarteak otsailaren 22an

Juan Luis Romatet 2024ko ots. 5a, 08:00
Hogarreko bigarren solairuan egingo da batzarra.

Beheko Plaza pentsiodunen eta jubilatuen elkarteak urteko batzar orokorra egingo du otsailaren 22an, ostegunez. Hogarreko lehen solairuan egingo da, 17:30ean lehen deialdian eta 18:00etan bigarrengoan.

Batzarrean aztertuko dituzten gaiak hauek izango dira:

  • Presidentearen agurra
  • Aurreko batzarreko akta irakurtzea eta onartzea, bidezko bada.
  • Diruzaintzako txostena.
  • Idazkaritzaren txostena.
  • Batzordeko kideak berritzea.
  • Estatutuen 14. artikuluaren aldaketa.
  • 2023rako jardueren proposamena.
  • Galdera-eskaerak.