Udal zergen eta tasen hobariak eskatzeko azken eguna bihar da

Maria Maya Manterola 2024ko urt. 30a, 11:30

Herritarren Arreta Zerbitzura jo daiteke zalantzak argitzeko, udaletxera bertaratuta edo telefonoz deituta.

Urtarrilaren erdialdeaz geroztik zabalik da udal tasa eta zergen gaineko hobariak eskatzeko epea. Bihar izango dute herritarrek horretarako azken eguna, eta ondorengo kontribuzioetan eskatu ahal izango da: familia ugariekin lotutako Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga, udal zerbitzuen tasak, Bizigune programari lotutakoak edota energia aprobetxamendu sistemarena. Dena den, dokumentu honetan kontsulta daitezke hobari guztiak. 

Udalak jakinarazi du Herritarren Arreta Zerbitzura jo daitekeela zalantzak argitzeko, udaletxera bertaratuta 08:00etatik 14:30era bitartean edo 943-86 50 25 telefono zenbakira deituta.