Tailer irekia antolatu du Txiribueltak biharko

Maria Maya Manterola 2024ko urt. 26a, 09:30

Haurren garapenerako elkarteak jolasean aritzeko baliatuko du hitzordua, eta hamaiketakoa egingo dute elkarrekin gero. 

Txiribuelta haurren garapenerako elkarteak hitzordua antolatu du biharko: egurrezko jolasekin arituko dira Torreberrira bertaratzen direnak, eta gero, hamaiketakoa egingo dute elkarrekin. 

Tailerra 11:30ean hasiko da, eta doakoa eta irekia da parte hartzea.