Zumaiako klubeko bi boxeolarik hartuko dute parte bihar Arrasateko borrokaldietan

Juan Luis Romatet 2024ko urt. 26a, 14:00
Arrasateko borrokaldietan arituko diren bi boxeolariak, Ruben Arredondo entrenatzailearekin. (Zumaia Cuban Boxing)

Boxeo borrokaldiak izango dira bihar arratsaldean Arrasaten. Zumaia Cuban Boxing klubak bi boxeolarirekin hartuko du parte.

Bizkaiko, Nafarroako eta Gipuzkoako klubetako kideak arituko dira bihar Arrasateko pilotalekuan jokatuko diren boxeo borrokaldietan. 16:00etan pisatzeak egingo dira, eta bi ordu geroago, 18:00etan borrokaldiak hasiko dira. Hamar borrokaldi izango dira guztira.

Ruben Arredondok zuzentzen duen Zumaia Cuban Boxing klubak bi boxeolari eramango ditu larunbateko borrokaldira. Mady 65 kiloko kategorian arituko da Nafarroako boxeolari baten aurka, eta Lorentxok, 73 kiloko kategorian, Bizkaiko boxeolari bat izango du aurkari. "Prest gaude eta erronkari aurre egiteko prest", azaldu du Arredondok.