'Los que se quedan' eta 'Migrazioa. Bidaia ahaztezina' filmak emango dira asteburuan Aita Mari zineman

Juan Luis Romatet 2024ko urt. 27a, 09:00

Bi film emango dira asteburuan Aita Mari aretoan: Los que se quedan gaurtik astelehenera bitartean, eta Migrazioa. Bidaia ahaztezina igande arratsaldean.

Bost Oscar sarietarako hautagai den Los que se quedan filma emango da asteburuan Aita Mari aretoan. Alexander Payne zinemagilearen (A propósito de Schmidt, Entre copas) azken lana da hau eta film onenarentzako, zuzendari onenarentzako (Payne bera), gizonezko aktore onenarentzako (Paul Giamatti), taldeko emakumezko aktore onenarentzako (Da'Vine Joy Randolph) eta muntatze onenarentzako Oscar sarietarako hautagaia da. 

Filma larunbatean, igandean eta astelehenean ikusi ahal izango da, 19:30etik aurrera. Sarrerak aurrez eros daitezke sarrerakzumaia.eus atarian.

Sinopsia

Paul Hunham, eskola amerikar ospetsu bateko irakasle kaskagogorra, Gabonetako oporretan campusean egotera behartuta dago, nora joan ez duten ikasle mordoa zaintzeko. Pronostiko guztien aurka, bizikidetzak ezohiko lotura bat sortuko dio haietako batekin, bere traumak dituen mutil buruargi eta problematiko batekin, eta Vietnamen seme bat galdu berri duen eskolako sukaldari-buruarekin. 

Animaziozko filma igandean

Igandean, berriz, 17:00etan hasita, Migrazioa. Bidaia ahaztezina animaziozko filma emango da. Sarrerak hemen dauede aurrez salgai.

Sinopsia

Mallard familia putzuan geratu da. Aita Mackek bere familia Ingalaterra Berriko urmaelean zaintzea atsegin du, baina ama Pamek gogo handia du bizitzaz gozatzeko eta bere seme-alabei mundua bere osotasunean erakusteko. Ahate migratzaile familia bat leku urrunetako istorio zoragarriekin iristen da urmaelera eta orduan Pamek Mack konbentizea lortzen du Jamaika tropikalera bidaiatzeko, New Yorketik pasatuz. Mallard-tarrak hegoaldera doaz negua igarotzera, baina gauzak ez dira espero bezala ateratzen. Esperientziak bide ezezagunak aurkitzen, lagun berriak egiten, inoiz imajinatu ez zituzten abenturak bizitzen eta, bide batez, elkar hobeto ezagutzen lagunduko die.