Dantza komertziala izango da protagonista Astinduren hurrengo tailerrean

Mireia Galarza Bastida 2024ko urt. 25a, 16:00

10:00etan hasi eta 12:00ak arte iraungo du saioak, eta doakoa izango da edonorentzat.

Astindu dantza taldeak antolatuta, hilabeteroko dantza tailerra eskainiko dute urtarrilaren 28an. Oraingoan dantza komertziala landuko dute, eta irakasle moduan ariko da Soraya Garcia Totoricabuena. Garcia dantza garaikide eta komertzialean aditua da. 

10:00etan hasi eta 12:00ak arte iraungo du saioak, eta doakoa izango da edonorentzat. Antolatzaileek adierazi dutenez, gainera, irekia eta adin eta maila guztietarako aproposa izango da hitzordua.