Sua egiteko egurra herritarren eskura jarri ditu udalak

Erredakzioa 2024ko urt. 24a, 15:00

Jadarren zuhaitz batzuk moztu ditu udalak, eta hango egurra herritarren esku utzi du.

Aipatutako zuhaitzek arriskua sortzen zuten eremuan, eta horregatik kendu ditu dituzte, azaldu du udalak. Egurra puskatan egin ondoren Jadarren bertan utzi dute, herritarrek aprobetxatu dezaten. Bidezarreta kaleko aldaparen hasieran daude egur zatiak.

Herritarrei eskatzen die arduraz hartu dezatela egurra, ahalik eta herritar gehienek baliatu dezaten.