Matrikulazio kanpaina jarri du abian Txiribuelta elkarteak

Juan Luis Romatet 2024ko urt. 24a, 16:00
Txiribueltak antolatutako ekitaldietako bat.

Interesdunek urtarrilaren 31ra arte dute matrikulatzeko auketa. Otsailaren 2an urteko batzar orokorra egingo du.

0 eta 6 urte arteko haurrak dituzten familien topaguneak, Txiribueltak, 2024. urteko matrikulazioa zabalik du dagoeneko. Elkarte honetako kide bihurtu nahi duten familiek txiribueltaelkartea@gmail.com helbidera idatzi beharko dute eta 30 euroko urteko kuota ordaindu ES03 3035 0037 4103 7004 8305 (Laboral Kutxa) kontu korronte zenbakian.

Izen emateko epea urtarrilaren 31ean amaituko da. Hala ere, helbide elektronikoaren bidezko eskaera urte guztian zehar egin daitekeela diote Txiribueltakoek.

Otsailaren 2an, berriz, urteko bazkide batzar orokorra egingo du elkarteak, 18:00etan hasita, Txiribueltaren lokalean. Elkarteko bazkide denak daude batzarrera deituta.