'Buho' antzezlanerako sarrerak zozkatu ditu Baleikek

Juan Luis Romatet 2024ko urt. 24a, 14:00

Titzina Teatro konpainiaren azken lana ikusteko aukera izango da etzi, ostiralez, Aita Mari aretoan, 20:00etan hasita.

Antzerki talde kataluniarra bueltan da Zumaian bere antzezlan berriarekin. Pablo da Búho antzezlaneko protagonista, Paleolitoko aztarnategietan espezializatutako antropologo forentsea. Amnesia larria eragiten dion iktusa izan du, eta bere oroimenean zehar barne-bilaketa ikusiko da, bere oroitzapenak ─azken batean, bere nortasuna─ berreskuratzeko.

Udaleko Kultura Sailak hiru sarrera bikoitz eman dizkio Baleikeri bazkideen artean zozkatzeko. Zozketa eginda, saridunak Izaskun Urbieta Esnal, Esti Curiel eta Tomas Azkue Aldabaldetreku izan dira. Aretoko leihatilan izango dituzte sarrerak zain.

Antzezlanerako sarrerak aurrez salgai daude Turismo Bulegoan eta sarrerakzumaia.eus webugnean, 8,30 euroan; 5,80 euroan gazte txartelaren jabe izanda.