Haurdun dauden emakumeentzat sexualitateari buruzko bizipen tailerra emango dute ostiralean

Juan Luis Romatet 2024ko urt. 24a, 08:00
Anbulatorioan izango da saioa ostiral goizean.

Yoana Azpitarte Aholkusex zerbitzuko sexologoak eta anbulatorioko emaginak dinamizatuko du saioa, eta 10:00etan hasiko da Zumaiako anbulatorioan.

Haurdun dauden emakumeei zuzendutako tailerra emango du ostiral honetan udalaren sexu-aholkularitzako zerbitzuko Yoana Azpitarte sexologoak, anbulatorioko emaginarekin elkarlanean. Saioa 10:00etan hasiko da Zumaiako osasun zentroko erabilera anitzeko gelan, eta ordu eta erdiko iraupena izango du.

Haurdunaldiaren testuinguruan sexualitatearekin lotutako gaiak jorratuko dituzte, besteak beste, gorputzeko bizipenak, emakumearen eredu estetikoa, sexu-eredu nagusia edo topaketa erotikoak.