Gehiegizko entrenamenduari buruzko hitzaldia emango du Adrià Tramullas Masek ostiralean Hogarrean

Juan Luis Romatet 2024ko urt. 23a, 16:20
19:00etan hasiko da Tramullasen hitzaldia ostiralean.

Zarauzko, Getariako eta Zumaiako triatloi taldeekin elkarlanean antolatutako hitzaldi sortako azken saioa izango da hau.

Adrià Tramullas Mas erronka kirol medikuntzako kardiologoak hitzaldia eskainiko du datorren ostiralean, hilaren 26an, Eusebio Gurrutxaga plazako gizarte zentroan (Hogarrean). ErronkaKM hitzaldi zikloari amaiera emango dion saioa 19:00etan hasiko da.

Sendagile honek hiru hitzaldi antolatu ditu eskualdeko herrietan Zarauzko, Getariako eta Zumaiako triatloi taldeekin elkarlanean. Zarauzko saioak Zure ondoan doan kirolariak konortea galdu du, zer egin dezakezu? izan zuen gaia; Getariako kasuan, bertako kirolariak izan zitzaketen galderak eta zalantzak erantzuten saiatu zen.

Ostiralean Hogarrean emango duen hitzaldiak, berriz, Zer da gehiegizko entrenamendua eta nola detektatzen da? du gai bezala, eta 19:00etan hasiko da.