Bertsoa eskaini die Joanito Dorronsorok pentsiodunen mugimenduko kideei

Juan Luis Romatet 2024ko urt. 22a, 16:00

Asteleheneroko legez, herriko pentsiodunek elkarretaratzea egin dute Saregile plazan baldintzak hobetzeko eskatzeko. Gaur Joanito Dorronsoro ere izan da bertan, eta bertso bat eskaini dio pentsiodunen mugimenduari.

Pasa den astean ospatu zuten herriko pentsiodunek pentsio duinen borroka hasieraren seigarren urteurrena. Orduan, euria zela eta, Estalapean elkartu ziren; gaur, eguraldia lagun, Saregile plazara bueltatu dira. Gainera, Joanito Dorronsorok bertso bat oparitu die pentsiodun hauei.