'Zure platerean hasten da mundua' dokumentala emango da asteazkenean Aita Mari aretoan

Juan Luis Romatet 2024ko urt. 22a, 08:41

Emanaldia 18:00etan hasiko da, eta haren amaieran solasaldia egingo da.

Landarlan Ingurumen Elkarteak eta ON Produkzioak-ek ekoiztutako Zure platerean hasten da mundua izeneko dokumentala ikusteko aukera izango da asteazkenean, hilaren 24an, 18:00etatik aurrera, Aita Mari zinema aretoan. Jarraian, solasaldia izango da film honetan hartu duten pertsonekin.

Agroekologiaren, eta, bertako eta garaiko produktuak kontsumitzearen garrantzian azpimarra egiten du lan honek. "Bizi dugun krisi ekosozialak gure bizi ohiturak errotik aldatzea eskatzen digu", azaltzen dute egileek, eta, proiektu honetan, iraultza horri ekiteko osagai eta tresnak aurkezten dituzte.