Garaipenarekin hasi du Kbi A taldeak Gipuzkoako xake liga

Juan Luis Romatet 2024ko urt. 15a, 18:00
Azkoitian izan zuten partida Kbi Cko jokalariek. (Kbi xake kluba)

Kbi taldeko B taldeak galdu egin du bigarren mailan eta C taldeak berdindu egin du hirugarrengoan.

Pasa berri den asteburuan ekin diote Gipuzkoako xake ligari. Zumaiako Kbi xake klubeko taldeek denetik izan dute: garaipen bat, porrot bat eta berdinketa bat.

A taldeak debuta egin du ligako lehen mailan, eta estraineko jardunaldi honetan garaipena erdietsi du Beasainen, Alfil B taldearen aurkako lehian. Oier Sarasketak, Xabier Aranzabalek, Fermin Laurobak eta Julio Hernan Andradek jokatu dute Zumaiako klubaren izenean, eta jokatutako lau partidetatik bi irabazi dituzte, bat berdindu eta bat galdu. Hala, 1,5-2,5 emaitzarekin irabazi dute jardunaldia.

Kbiren B taldeak ere debuta egin du bere kategorian, kasu honetan bigarren mailan. Etxean hartu zuen Eibar taldea, eta ezin izan dute liga garaipenarekin hasi, 1-3 emaitzarekin galdu dutelako lehen jardunaldia. David Rodriguez, Oscar Aizpurua, Iñaki Arrieta eta Ibon Ruiz aritu dira Kbi B-rekin jardunaldi honetan.

Amaitzeko, Kbi C taldeak binako berdinketa lortu zuen Azkoitian, Anaitasuna-Kakute B taldeari egindako bisitan. Valeria Baez, Endika Ruiz, Mohamed Benabdallah eta Alaitz Irigoien aritu ziren Zumaiako klubarekin lehen jardunaldi honetan.

Datorren asteburuan jokatuko da ligako bigarren jardunaldiak. Kbi A taldeak Domusa Azpeitia hartuko du etxean; B taldeak etxetik kanpo jokatuko du Berkoa Elgoibarren aurka, eta C taldeak Bergara B taldea hartuko du Zumaian.