'El maestro que prometió el mar' filma emango da asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2024ko urt. 13a, 12:00

Patricia Font zinemagile kataluniarraren azken lana emango da gaur, bihar eta etzi Aita Mari zineman.

Patricia Font zinemagileak zuzendu eta Enric Auquer, Laia Costa eta Ramon Agirre aktoreak protagonista dituen El maestro que prometió el mar filma ikusteko aukera izango da asteburu honetan Aita Mari zinema aretoan. Gaur, bihar eta etzi emango da Zumaiako zinema aretoan, 19:30ean.

Sinopsia

Gerra Zibilean desagertutako aitaren gorpuzkiak bilatzen dabil Ariadnaren (Laia Costa) aitona. Laguntzeko asmoarekin, Burgosera joango da, hango hobi komun batean egon daitezke ere haren hezurrak. Bertan dagoen bitartean, Antoni Benaiges (Enric Auquer) Tarragonako maisu gaztearen istorioa ezagutuko du. Metodo pedagogiko berritzaile baten bidez, Antonik bere ikasleak inspiratu zituen eta promesa bat egin zien: itsasoa ikustera eramatea.