Sexu-heziketa, harremanak eta osasun mentala izango dituzte hizketagai Guraso Eskolen hitzaldietan

Maria Maya Manterola 2024ko urt. 13a, 11:00

Urtarrilan hasi eta apirilera arte izango dira hitzaldiak, hilean bat. Aurrez izena eman beharko dute bertaratu nahi dutenek, brankaharrera@zumaia.eus helbide elektronikora idatzita. 

Gurasoak heziketa prozesuan inplikatu eta horretarako baliabideak eskaintzeko helburuarekin, hitzaldi sorta antolatu dute Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuek eta Hezkuntza eta Gazteria Sailak elkarlanean. Askotariko gaiak landuko dituzte adituen eskutik: lehen saioan, urtarrilaren 30ean, sexu-heziketaz eta pornografiaz arituko da Eider Goiburu; otsailaren 27an, lagun arteko harreman osasuntsuak izango ditu hizpide Nerea Mendizabalek; martxoaren 19an, familia barruko komunikazioa izango du hizketagai Leyre Canok; eta nerabeen osasun mentalaz arituko da, azkenik, Estibaliz Ansotegi apirilaren 23an. 

Hitzaldietara bertaratu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute kartelean zehaztutako epean, brankaharrera@zumaia.eus helbidera idatzita.