23. Korrika

Martxoaren 19tik 20rako goizaldean iritsiko da 23. Korrika Zumaiara

Onintza Lete Arrieta 2024ko urt. 11a, 12:00

Zumaiarrak, 22. Korrikan.

Getariarrek emango diete lekukoa zumaiarrei, 02:00 inguruan, eta Aizarnazabal aldera jarraituko du euskararen aldeko martxak, herrian itzulia egin ondoren.

Martxoaren 14tik 24ra ospatuko da aurten 23. Korrika, Harro herri lelopean. Irunen (Gipuzkoa) hasiko da, eta Baionan amaitu. Tartean, Urola Kostako herri askotatik pasatuko da, eta AEK-k gaur bertan jakinarazi du ibilbide zehatza. Eskualdera martxoaren 19an, asteartearekin, iritsiko da, martxaren bosgarren egunean.

Usurbildik barna iritsiko dira euskararen aldeko korrikalariak Oriora, eta handik Zarautzera eta Getariara jarraituko du Korrikak.  Zumaiarrek 02:03 aldean hartuko dute aurreneko lekukoa, eta  aizarnazabaldarrei pasatuko diete ia ordu eta erdi geroago, 03:25 aldean.

AEK-k jakinarazi du otsailaren 1ean zabalduko duela kilometroak erosteko epea, eta azpimarratu du Korrikaren App-an hainbat berrikuntza egin dituztela. Batetik atal berriak izango ditu; adibidez, Korrika Laguntzaile txartela txertatuta dakar, eta aplikazioaren barruan eramateko aukera eskaintzen du, sakelakoan bertan. Horrez gain, astero Korrika Laguntzaileen artean egiten diren zozketak eta irabazleak erakusten dira bertan. Ibilbideari lotuta, Korrika zuzenean jarraitzeko aukera emango du: furgonetaren geolokalizazioaren bidez, korrikalariek jakingo dute Korrika aurrerapenez ala atzerapenez datorren.

Honakoa da Korrikak Zumaian egingo duen ibilbide zehatza:

  • 02:03. N-634, 25. kilometroa, 25. kilometroaren kartela (luizi seinalea).
  • 02:08. N-634, 25. kilometroa, 25. kilometroaren kartela (luizi seinalea).
  • 02:13. N-634, 25. kilometroaren bukaeran (aurreratzea baimentzen duen seinalean).
  • 02:17. N-634, 27. kilometroa, 1. parkingaren amaieran.
  • 02:21. N-634, 28. kilometroa, zubi erdian (28. kilometroaren kartelaren parean).
  • 02:25. Txomin Agirre kalea, 1.
  • 02:28. Bidasoa kalea, 23.
  • 02:32. Axular ibiltokia, 2.
  • 02:36. Axular ibiltokia, 24.
  • 02:40. GI-3760 errepidea, 0,37. kilometroa (Txikierdi auzoa).
  • 02:44. GI-3760 errepidea, 1. kilometroa, Bedua barreiatua/Bedua jatetxea.
  • 02:48. GI-3760 errepidea, 2. kilometroa.
  • 02:52. GI-3760 errepidea, 2,5. kilometroa.
  • 02:57. GI-3760 errepidea, 3. kilometroa.
  • 03:01. GI-3760 errepidea, 3,5. kilometroa.

Aizarnazabalerako bidean:

  • 03:05. Oikia auzoa, 54.
  • 03:10. GI-2633, Etxabe.
  • 03:14. GI-2633, Etxezarreta industrialdea.
  • 03:19. GI-2633, 14.
  • 03:25. GI-2633, Aizarnazabal.
  • 03:35. GI-2633, Aizarnazabal.