Askotariko programazioa izango da Emakumeon Etxean udara bitarte

Maria Maya Manterola 2024ko urt. 9a, 12:00

Tailer praktikoak, ikastaroak nahiz irteerak antolatu dituzte Emakumeon Etxeko arduradunek datozen hilabeteetarako. Dagoeneko zabaldu dute izen ematea: aurrez aurre, posta elektronikoz edo online egin daiteke.

Gaurtik hilaren 19ra arteko epea izango da Emakumeon Etxeak antolatutako jardueretan izena emateko. Ekainera artean, askotariko jarduerak izango dira: batukada feminista, kosmetikoak egiteko tailer praktikoak, soinu teknikari ikastaroa eta patin ikastaroa, besteak beste. 

Guztiak ere Emakumeon Etxearen webgunean ikus daitezke. Atari horretan bertan, aurrez aurre nahiz info@zumaiakoemakumeonetxea.eus helbidera idatzita eman daiteke izena. 

Ikusi hemen programazioa aurkeztearekin batera argitaratutako eskuorria.