Indamendik zozkatu du Gabonetako otarrea

Juan Luis Romatet 2024ko urt. 7a, 10:38
Indamendiko kideak zozkatutako otarrearekin. (Juan Luis Romatet)

Erregeen egunean atera zuten Gabonetako otarrearen zenbaki sariduna.

Indamendi mendi bazkunak otarrea zozkatu du Gabon hauetan ere, eta ohikoa duen bezala, Erregeen egunean atera zuten zenbaki sariduna: 5838. Haren jabea agertzen ez bada ere, ordezko zenbakia ere atera zuten: 0930.