Pop eta soul doinuak entzungo dira gaur Aita Mari aretoan

Juan Luis Romatet 2024ko urt. 7a, 10:00

The Spolem Girls taldeak kontzertua emango du gaur, 19:30etik aurrera, Aita Mari aretoan.

Sara Grajal, Sibel Berra, Maider Biguri eta Barbara Berroteran abeslariek osatzen dute The Spolem Girls taldea. 60ko hamarkadako pop bertsio ospetsuak eta abesti propioak egiten dituen emakumezko ahots taldea da. Emanaldi dibertigarria, dinamikoa eta zoragarria eskaintzen dute, hainbat Gabon kanta abestuz.

Sarrerak aurrez eros daitezke turismo bulegoan edo Internet bidez, hemen. Aretoan bertan ere erosi ahal izango dira emanaldia hasi aurretik. Prezioa 6,20 euro izango da, 4,35 gazte txartelarekin.