Egoitzak bisitatuko dituzte Errege Magoek kabalkadaren aurretik

Juan Luis Romatet 2024ko urt. 5a, 15:41
Hiru erregeak adinekoen zentroetara bisitak egin aurretik. (Zumaiako Udala)

Eguneko zentroko, San Juan Egoitzako eta Otezuri Zentroko egoiliarrak bisitatuko dituzte hiru Erregeek arratsaldeko lehen orduetan. 

Eguraldiak gauzak erraz jarri ez arren, kabalkadaren ideiarekin jarraitzeko asmoa erakutsi dute antolatzaileek. 18:30ean helduk dira Errege Magoak itsasontziz, eta behin karrozetara igota, desfilea egingo dute herriko kaleetan zehar: Patxita Etxezarreta, Txomin Agirre kaia, Saregile plaza, Erribera kalea, Eusebio Gurrutxaga plaza eta Patxita Etxezarreta.

Aurretik, adinekoen zentroetan dauden egoiliarrei ilusioa eramango diete Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek. Eguneko zentrora, San Juan Egoitzara eta Otezuri zentrora egingo dituzte bisitak hiru Erregeek.