Aita Mari omenduko dute Euskal Itsas Museoak eta Alfredo Bikondoa artistak

Juan Luis Romatet 2024ko urt. 4a, 14:21

Alfredo Bikondoaren 'Bikonbota bildumako obra bat. (Alfredo Bikondoa)

Ekitaldia urtarrilaren 9an egingo da Euskal Itsas Museoan, 19:00etan. Sarrera doan izango da, baina aurrez izena eman beharko da.

1866ko urtarrilaren 6an zendu zen Donostian, Jose Maria Zubia Zigaran, Aita Mari, ustekabeko galerna batek harrapatutako marinel batzuk salbatzen ari zela, olatuek irentsita. Bere heriotzaren urteurrenean, Euskal Itsas Museoak, Alfredo Bikondoa artistarekin batera, omenaldi bat egingo diote ekintza artistiko solidario baten bidez.

Ekitaldian zehar Bikonbota bildumako El camino directo a la verdad proiektua aurkeztuko du artistak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiari eta museoari haren bi obra emango dizkie. Ondoren, Jesus Apellanizen poesia errezitaldiaz eta KATAK taldearen emanaldiaz gozatu ahal izango da, baita M.O.U. musika taldearen showcase-az ere.

Bilduma hau osatzen duten botak Alfredo Bikondoaren "iruditeria eskultorikoaren pieza ikoniko" bihurtu dira. Artistak Bikonbota bilduma kaleratu zuen 2022an, eta bildutako dirua Aita Mari itsas salbamenduko ontziarentzat eta hainbat GKErentzat bideratu du.

Ekitaldirako sarrera doan izango da, baina ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea museoaren webgunean, edo 943-43 00 51 telefono zenbakira deituta.