Zumaiarren arteko finala, datorren igandean Aitzurin

Juan Luis Romatet 2024ko urt. 4a, 11:00

Eguerdiko 12:00etan jokatuko da partida Aitzurin. (Utzitakoa)

Jubenil mailako Gipuzkoako txapelketako finala jokatuko dute Zumaiako Kirol Elkarteko bi bikotek, larruzko paleta modalitatean.

Ezker hormako kluben arteko Gipuzkoako txapelketako finala hartuko du datorren igandean Aitzuri frontoiak. Jubenil mailako partida jokatuko da eguerdiko 12:00etatik aurrera, eta larruzko paleta modalitateko lehia izango da.

Zumaiako Kirol Elkarteko bi bikote heldu dira txapelketako azken fase honetara, eta etxean bertan erabakiko da zer pilotarik jantziko duten irabazleen txapelak. Zumaia 1 bikotearen aldetik Urko Ostolaza eta Aritz Garikano kantxaratuko dira; Zumaia 2 bikotearen aldetik, berriz, Jokin Beristain eta Joel Martin.