Izena eman dezakete Errege Magoak etxera joatea nahi duten gaixoek

Juan Luis Romatet 2024ko urt. 2a, 18:00

Ostiralean izango da errege magoen desfilea.

Ostiralean, kabalkadaren aurretik, gaixorik dauden zumaiarrak bisitatuko dituzte Errege Magoek.

Erregeen eguna da larunbata. Bezperan, arratsaldea iluntze bihurtzen den unean aterako da erregeen desfilea. Itsasoz helduko dira aurten ere, eta behin karrozetara igota, ekingo diote kabalkadari.

Aurretik, ostiralean bertan, adinekoei bisita egingo diete Eguneko zentroan, Otezuri zentroan eta San Juan egoitzan. Gaixorik egon eta egun horretan Errege Magoen bisita jaso nahi duten herritarrek ere izango dute aukera erregeak beraien etxera gonbidatzeko. 

Beraz, haur edo edadeturen bat gaixorik egonez gero eta Erregeen bisita nahi izanez gero, eskaera egin beharko dute posta elektronikoko kultura@zumaia.eus helbidera idatzita. Epea urtarrilaren 4an, osteguna, eguerdiko 14:30ean itxiko.