Bertsolari gazteen lana entzuteko aukera izan da Zumaian

Juan Luis Romatet 2024ko urt. 2a, 10:57

Ostiraleko saioko une bat. (Zumaiako Bertso Eskola)

Bertsolari gazteen saioa antolatu zuen Zumaiako Bertso Eskolak 2023. urte amaierarako. 

Bertsoek presentzia izan dute beste behin ere Gabon garaian. Zumaiako Bertso Eskolak antolatuta, bertsolari gazteen saioa egin zen ostiral iluntzean Alondegiko Oxford aretoan. 60 bat lagun bertaratu ziren eta, Libe Goenagak gidatuta, Maddi Agirre, Uxue Alkorta, Joar Garate, Bittor Altube, Irantzu Idoate eta Xabat Ilaregi gazteek eskainitako saio ederra entzuteko parada izan zuten.