The Spolem Girls taldearen emanaldia izango da urtarrilaren 7an Aita Marin

Maria Maya Manterola 2023ko abe. 31a, 10:30

Sarrerak dagoeneko online edo Turismo Bulegoan eskura daitezke. Egunean bertan ere erosi ahal izango dira, Aita Mariko leihatilan.

Gabonetako kontzertu berezia izango da urtarrilaren 7an Zumaian. The Spolem Girls taldea izango da Aita Mariko zine aretoan 19:30etik aurrera, eta Udaleko Kultura Sailak jakinarazi du dagoeneko sarrerak eskuratu daitezkeela Turismo Bulegoan edo sarrerakzumaia.eus atarian. Egunean bertan ere erosi ahal izango dira, Aita Mariko leihatilan.

Sara Grajal, Sibel Berra, Maider Biguri eta Barbara Berroteran abeslariek osatzen dute The Spolem Girls taldea. 60ko hamarkadako pop bertsio ospetsuak eta abesti propioak egiten dituen emakumezko ahots taldea da. Emanaldi dibertigarria, dinamikoa eta zoragarria eskaintzen dute, hainbat Gabon kanta abestuz.