Kontrol mentaleko ikastaroan izena emateko epea zabalik da

Maria Maya Manterola 2023ko abe. 31a, 09:00

Urtarrilaren 18an hasi eta otsailaren 22ra bitartean kontrol mental ikastaroa emango da Foronda kultur etxean. Alondegia kultur etxearekin harremanetan jarrita eman ahal izango da izena.

Sei saioko kontrol mental ikastaroa antolatu du Zumaiako Udaleko Kultura Sailak. Ostegunetan emango da, urtarrilaren 18 eta 25ean, eta otsailaren 1, 8, 15 eta 22an.  

Silva metodologian oinarritutako ikastaroa da. Antolatzaileen esanetan, "modu kontrolatuan erlaxatzen, lo egiten, esna egoten, memorizatzeko gakoak izaten, buruko-minak ekiditen eta bestelakoak erakutsiko dira Irakasleak teknikak erraztuko ditu eta parte-hartzaile bakoitzak lan pertsonala egin beharko du". Erlaxazio saioak lurrean egingo direnez, erropa eroso eta babestua ekartzea gomendatzen da.

Izena eman daiteke dagoeneko, Alondegia kultur etxean, 9:30etik 14:00etara. Telefonoz ere eman ahal izango da izena 943-86 10 56 zenbakira deituta, edo posta elektronikoaren bidez alondegia@zumaia.eus helbidera idatzita.